Menu
sello-eus

Salba dezagun merkataritza

Erosi tokiko
saltokietan


Honaino iritsi bazara, mehatxatzen ari zaigun arrisku handi honetaz jabetzen zarelako da…

Salba dezagun merkataritza

Erosi tokiko
saltokietan


Saltokiak galtzea gure hirien, herrien eta auzoen akabera izango litzateke; ez lirateke izango ezagutzen ditugun bezalakoak.

Salba dezagun merkataritza

Erosi tokiko
saltokietan


Aldatu egingo litzateke gure kaleetako bizitza, eta oroitzapen bat besterik ez lirateke izango orain bizi ditugun hurbiltasuna, adeitasuna, eta irribarre hori.

Salba dezagun merkataritza

Erosi tokiko
saltokietan


Zure laguntza behar dugu! Deiadar bat, herritarrak elkartzeko eta tokiko saltokiak eta haien hurbiltasuna galdu ez daitezen lortzeko.

salba
dezagun merkataritza

erosi tokiko
saltokietan


Manifestua


Euskadiko herritarra naizenez, eta gure hiri, herri, auzo eta kaleetako saltokiak eta bizitza babestu nahian, konpromisoa hartzen dut tokiko merkataritza salbatzeko, niretzat eta nire komunitatearentzat onura hauek lortzeko:


  • Hurbiltasuna: Mostradorearen atzean aurpegi ezagunekin egiten dugu topo eta haiek laguntzen digute erabaki onenak hartzen.
  • Jasangarritasuna: Lekualdaketak laburragoak eta jasangarriagoak dira, erraztu egien diegu bizitza adinekoei, eta apustu egiten dugu horrela tokiko produktuaren alde.
  • Enplegua: Tokiko merkataritzak enplegua sortzen du, gure kaleak hobetzen ditu eta, gainera, ingurunean aberastasuna sortzen laguntzen du tokiko ekoizle txikien bitartez.
  • Dibertsitatea: Tokian tokiko zenbat eta saltoki gehiago, orduan eta handiagoak dibertsitatea eta berezitasuna. Saltoki horiek ematen diete gure kaleei nortasun berezi hori.
  • Berrikuntza: Tokiko saltokiak babesten ditugunean lagundu egiten diegu berritzen, produktu edo zerbitzu berriak sortzeko eta digitalizatzeko aukera ematen diegulako, duten esentzia hori galdu gabe.
  • Segurtasuna: Zenbat eta saltoki gehiago herrietan, auzoetan eta kaleetan, orduan eta segurtasun handiagoa leku horietan.
  • Ongizatea: Tokiko merkataritza sendo bat izateak ongizate handiagoa ematen digu, eta lagundu egiten du kaleak hobeto argituta, garbiago eta apainago edukitzen.
  • Bizitasuna: Tokiko merkataritza bizitasuna da, nortasuna da, esperientziak eta oroitzapenak dira. Kale alaiak, bizitzaz eta jende-hotsez beteak. Merkataritzak piztu egiten du aisialdia.

Utzi egin behar al dugu hori guztia galtzen?

Salba itzazu gurekin tokiko saltokiak!

Sinatu zure konpromisoa!


Bat egin ezazu milaka herritarrekin eta merkatarirekin gure herri eta hirietan tokiko saltokiak eta ematen diguten bizitasuna salbatzeko. Oso erraza da, zure izena eta zure posta-kodea zein den esan, ez duzu besterik egin behar. Kausarekin hartua duzun konpromisoa ezagutu besterik ez dugu nahi; zure datuak ez dira erabiliak izango xede komertzial bat duten inolako ekintzetarako.

Zure konpromisoa ezagutu nahi dugu!

Panadería
Etxebarría

Murgía


Sentsazioak

Esperientziak eta oroitzapenak eragiten dituzte. Labetik atera berri den ogi-usaina, bizitasun handiko kale bateko jende-hotsa, irribarre bat, eta zuri norbait hurbiltzea zure seme-alabengatik galdezka. Ordainezina da hori.

Ferretería
Urra

Santurce


Ekintzailetza

Saltoki txikiak batzen direnean sortzen da hiri bat. Bizitasuna emateaz gain, milaka enplegu sortu eta aberastasun-iturri dira.

Librería
Lagun

Donostia


Kalez kale
ibiltzea

Gure kaleetatik ibiltzea, saltokiez beteta, balioetsi behar dugun luxu bat da. Bizitasuna eta momentu ahaztezinak sorrarazten dituzte ingurune garbi eta seguruetan.

M35
Moda

Laguardia


Ohitura
Onak

Hurbiltasuna, adeitasuna, zer duzun gustuko eta zer behar duzun haiek jakitea. Zure izenez deitzen dizutenean, berriketa atsegin bati bide emanez. Horixe da norbait fidelizatzeko modurik onena.

Salba itzazu gurekin bertako saltokiak!

testigantzak


“Orain revivala joera bat den bezala, modan dagoena… Egin dezagun gauza bera garai bateko salerosketa-moduekin! Behar zaitugu!”
María
M35 Moda
“Gure saltokiek ematen dizkiete alaitasuna eta bizitasuna gure kaleei… Ez ditzagun hiltzen utzi!”
Ana
Ferretería Urra
“Erromantizismoagatik baino gure saltokiei esker gure hiriek eta kaleek duten nortasun berezi horregatik da.”
Elena
Librería Lagun
“Betiko saltokiak duen magia hori bakana da erabat. Begiratzea, ukitzea, hizketan aritzea, gomendatzea… ez duzu beste inon aurkituko halakorik”
Jesús
Panadería Extxebarría

Kezkatzen zara gure tokiko saltokien arazoez? Konprometituta zaude zure auzoarekin, zure hiriarekin? Bisitatu ezazu

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILAREN